Adur Lasak Euskadiko Txapelketako finala jokatuko du

Guaixe 2011ko otsailaren 23a

Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuak Euskadiko Pilota Txapelketako finalerdi bat hartu zuen igandean. Adur Lasa pilotari etxarriarrak Lizarrako Aznarez izan zuen arerio. Etxarriarra nagusi izan zen eta 22-11 hartu zuen menpean Aznarez, finalerako txartela lortuz. Euskadiko Pilota Txapelketako finala larunbatean jokatuko da, otsailaren 26an, 16:30etik aurrera Gasteizen. Adur Lasak Amezketako Jaka izango du aurkari. Ea etxarriarrak lan ona egiten duen eta Euskadiko txapela ekartzen duen.