Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Amaia eta Etxarri Aranatz taldeen arteko partida oso lehiatua izan zen. Bi taldeak parez pare aritu ziren lehian. Amaiakoak irabaztera atera ziren baina azkar ikusi zuten zaila izango zutela, Etxarri bikain zelairatu baitzen eta jokalariek oso ongi zekitelako zer egin behar zuten. Behin eta berriz saiatu zen Amaia, baina Etxarrik kontraeraso bikainekin erantzuten zuen. Arbitroak Etxarriko Ijurko kaleratu zuen eta Amaiak erasoa areagotu zuen. Horrela, 92. minutuan, denboraz kanpo, Amaiako Joritzek gola sartzea lortu zuen. Azken unean horrela galtzea pena handia izan zen Etxarrirendako. Preferente mailako lehen multzoko liderra Subiza da, 44 punturekin, bi puntu eskasera Burlades taldea segika duela. Etxarri Aranatz taldeak azken postuan jarraitzen du, 16 punturekin. Larunbatean Etxarri Aranatzek sailkapenean zortzigarrena den San Cristobal taldea hartuko du San Donato futbol zelaian.