Euskadiko Txapelketak ihes egin zion Adur Lasari

Guaixe 2011ko martxoaren 1a

Larunbatean Euskadiko Pilota Txapelketako finala jokatu zen Gasteizen. Aipatu finalera Adur Lasa pilotari etxarriarra iritsi zen, bidean txapelketa bikaina egin eta gero. Finaleko aurkaria oso gogorra zen, Amezketako Jaka. Partida lehiatua espero zen eta hala izan zen, oso partida gogorra izan baitzen. Jotzen eta defendatzen sekulako lana egin zuten bi pilotariek, baina Jakak zorte handiago izan zuen, eta bere alde eraman zuen partida, finalean Adur Lasa 22-16 menpean hartuz. Nahiz eta Jakak txapela jantzi, Lasa kontentu zegoen egindako lanarekin, frontoian dena eman baitzuen, eta primerako irudia utzi zuen.