Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean jokatuko da Milan-San Remo klasiko ezaguna, klasikoen denboraldia mustuko duena. 298 km-ko proba izanen da, eta tartean ariko da Egoi Martinez etxarriarra.Beste zita inportantea astelehenean abiatuko da, Lloret de Marren. Martxoaren 21etik 27ra bitartean Kataluniako Volta izanen da jokoan. Tropeleko izar handiak lehiatuko dira bertan, Contador, Basso, Evans, Sastre, Anton, Menchov, Agnoli, Tondo eta Joaquim Rodriguez tartean. Asteburuko lasterketakAfizionatuek bi lasterketa izanen dituzte asteburuan. Larunbatean XX. Suministros Monjardin Trofeoa hartuko du Villatuertak, 16:15ean (106,4 km), Lehendakari Txapelketarako baliagarria. Eta igandean Euskaldun Torneorako baliagarria den Cirilo Zunzarren Memoraiala hartuko du Lizarrak, 10:00etan (133 km). Bestalde, juniorrek larunbatean Lizarran dute lasterketa, 16:00etan (75 km).