Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiralean Nafarroako trinkete selekzioak Kubarako bidea hartu zuen, Habanako 20. Capitan San Luis Trinkete Torneoan aritzeko. Selekziorako hautatuen artean dago Janira Aristorena etxarriarra, emakumezkoen paleta goman ariko dena. Txapelketa igandean hasi zen. Janira Aristorenak eta Kontinek garaipena lortu zuten bikote kubatarraren kontra, berdinketa apurtzeko setean garaipena lortu eta gero. Bigarren jardunaldian, Nafarroako bi bikoak elkarren kontra aritu ziren eta Maite eta Maria Urtasunek 10-8 irabazi zieten berdinketa apurtzeko setean Janira Aristorenari eta Kontini. Bihar, ostegunean, sailkapen fasea despedituko da eta final handiak ostiralean jokatuko dira.