Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak Euskaraz Bizi Egun txikia antolatu zuen igandean Etxarrin. Helburua EHE taldeak jaia eta aldarrikapena uztartuz euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko bihar, martxoaren 19an Gernika-Lumon antolatutako II. Euskaraz Bizi Egunera joateko gonbidapena egitea zen. Goizean denda eta musika jarri zituzten plazan, eta iaz Etxarrin bertan ospatutako I.ko Euskaraz Bizi Eguneko argazki erakusketa egin zen. UEMAko dekalogoaren inguruko erakusketa ere ikusgai izan zen. Eta arratsaldean goizeko ekitaldiek segida izan zuten baina, horretaz gain, herriko eragile ezberdinen parte hartzea izan zen:?AHTren kontrako taldekoek haurrekin antzerkia egin zuten, erakusketa baten bidez presoak eta euskara gaia landu zen, eragile ezberdinek pankartak jarri zituzten, haurrendako mahaiak jarri ziren eta eguna bukatzeko elkarteek auzate ederra eskaini zuten. Sakanatik autobusaBiharko Gernikako Euskaraz Bizi Egunera joateko autobusa antolatu da Sakanatik, eta ohiko tokietan eman daiteke izena. Egitaraua zabala da. Goizean erakusketak, kale animazioa, sokatira, dokumentalak, itsasgarrien erakusketa, azoka, musika, dantza, eskalada, puzgarriak, mendi martxa…izanen dira eta bertso bazkariaren ondoren manifestazioa eta ekitaldi nagusia. Eta iluntzean Betagarri, Sarkor eta Joxpa taldeekin jai giroa.