Beste behin galdu egin zuen Etxarrik

Guaixe 2011ko martxoaren 21a

Etxarri Aranatzek Zangozako Cantolagua hartu zuen San Donato futbol zelaian. Lehen zatian bi taldeek dominatu zuten, baina gol aukera garbienak Cantolaguak izan zituen. Bigarren zatian Cantolaguako Navarretek gola sartu zuen 48. minutuan, eta ondorioz, ekimena ezin hartu aritu ziren etxarriarrak. Beste bi jaso zituen Etxarrik, akaso defentsak ekidin ahal izan zituenak, eta 3-0 galduta despeditu zen lehia. Sailkapen orokorrean Burlades da liderra, 49 punturekin, bigarrena den Subizarekin puntura berdinduta. Etxarri azkena da, 16.a, 16 punturekin. Eta hain zuzen ere larunbatean lidergoarengatik borrokan dabilen Subizaren kontra ariko da Etxarri. Subizak asko du jokoan, lidergoa, eta Etxarrik baita, jaitsiera postuetatik ihes egiteko puntuak pilatzea. Hortaz, partida oso konplikatua espero da.