Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Malkarramendi auzoko 1. zenbakiko lehen solairuko pisu batean piztu zen sua astelehenean, 10:30 aldera. Altsasuko parketik hiru suhiltzaile joan ziren hura itzaltzera. Horretan bi ordu eman zuten. Suak ez zuen kalte pertsonalik sortu, inor ez baitzegoen etxean, baina pisuko gela bat, egongelako zati bat eta beste gela bateko zenbait tresna kaltetu ziren. Gainontzeko etxebizitzek ez zuten kalterik izan.