Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 26an, larunbatean, 12:30ean eta martxoaren 30ean, asteazkenean, 19:00etan, Etxarri Aranazko Kultur Etxean.Etxarri Aranazko musika eskolako ikasleek Udaberriko entzunaldiak eskainiko dituzte datozen egunotan. Horrela, bihar, larunbatarekin, 12:30ean, hurrengo musika tresnen entzunaldia izanen da Etxarri Aranazko kultur etxean: pianoa, tronpeta, bonbardinoa, tronboia eta saxofoia. Asteazkenean, 19:00etan, txistua, zeharkako txirula, gitarra eta pianoaren txanda izango da.