Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Martxoaren 27an, igandean, 19:00etan, Etxarri Aranazko Kultur Etxean. Irurtzungo Antzerki Tailerraren lana. Sarrera: 3 euro.Irurtzunen eta Barañainen sekulako arrakasta izan ondoren, Irurtzungo Antzerki Tailerra oholtza gainera igoko da atzera ere asteburuan. Kasu honetan Etxarri Aranazko Kultur Etxean antzeztuko dute Angel Sagüesen zuzendaritzapean prestatu duten azken lana: Crisis? ¿Qué crisis?. Aipatzekoa da Irurtzungo Antzerki Tailerraren 10. antzezlana dela honakoa. Irurtzungo Antzerki Tailerrak puri-purian dagoen gaia, krisia, komediara eraman du. Dario Fo literaturako Nobel saridunaren Aquí no paga nadie antzezlana oinarri hartuta, krisi finantzarioan eta haren testuinguru ekonomikoan kokatzen dira gertakariak. Emakume batzuek sistemaren abusuen aurrean jarrera ausarta hartuko dute. Erabaki horiek ondorioak izanen dituzte elkarbizitzan: bikoteen arteko liskarrak, poliziarekin gatazka, gaizki ulertuak, gezur gupidatsuak, gezur potoloak, egia erdiak, egia biribilak... Emozioak eta bizipen pertsonalak airean geratuko dira. Politika, erosketaren prezioa, erlijioa, langabezia, sexua... Horiek guztiak pasatuko dira eszenatokitik zentzugabeko inauteri honetan. Komediaren bidetik sistemaren kritika zorrotza eginen dute antzezlanean. Crisis? ¿Qué crisis?Dramaturgia eta zuzendaritza: Angel SagüesAntzezleak: Maria Eugenia Barroso, Maria Esparza, Txeli Garcia, Tere Otxoa, Genma Matxain, Pakita Arruabarrena, Andoni Ruiz, Peio Alzueta, Ruben Villar eta Javier Gonzalez. Arropa: Irurtzungo Antzerki TailerraArgiak: Angel SagüesKartela: Xabier Unanua