Larunbatean jokatu zen Elizondoko Lur aretoan 2011ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken final-aurrekoa. Bertan erabaki zen zortzi finalisten zerrenda. Apirilaren 9an, heldu den larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuko oholtza gainera igoko dira Julio Soto (Elizondon lehena 415,5 punturekin), Estitxu Arozena (Leitzan lehena 408 punturekin), Jon Barberena (Beran lehena 398 punturekin), Xabier Silveira (413 puntu), Julen Zelaieta (398,5 puntu), Eneko Lazkoz (396,5 puntu), Oskar Estanga (390,5 puntu) eta Xabier Terreros (382 puntu). Lehenengo hiruek finalerdietan irabazita lortu dute sailkapena eta gainerako bostek puntuazioari esker. Elizondoko kanporaketak azken hiru urteetako txapeldunak bildu zituen eta, espero bezala, bertsolariek maila ederra eman zuten. Julio Soto iazko txapelduna nagusitu zen, baina Xabier Silveira gertu izan zuen. Julen Zelaieta ere ederki aritu zen. Ondorioz, finalaurrekoen sailkapen buruan jarri dira Elizondon aritutakoak. Haien atzetik sailkatu da Beran bigarren postuan geratu zen Eneko Lazkoz etxarriarra. Bertsolariek bi aste dituzte final handirako prestatzeko. Sarrerak salgaiInternet bidez www.bertsosarrerak.eu atarian edo Kutxaren Nafarroako bulegoetan (besteak beste Altsasun). Prezioa: 18 euro (16 urtetik beherakoek eta Bertsozale elkarteko bazkideek 12 euro).