Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko haurrek antzerkigintzan murgiltzeko aukera izanen dute Aste Santuko oporretan. 3. aldiz, herriko Kultura Sailak antzerki tailerra antolatu du herriko txikiendako eta gazteendako. "Iazko Aste Santuan egin zen lehen aldiz eta, arrakasta ikusita, Gabonetako oporretan ere egin zen" azaldu zuen kultura teknikari Amaia Ijurrak Beleixe irratian (FM 107.3); "tailerraren helburua haurrak antzerkian murgiltzea eta publikoa egitea da" gehitu zuen. Antzerki tailerra guztiz ludikoa izanen da. Jolasen bidez eta ongi pasatuz, haurrak antzerki tekniketara hurbilduko dira. Izaskun Mujikak eta Jon Barbarinek emanen dute tailerra.Ikastaroa apirilaren 27tik 29ra izanen da. Bi talde osatuko dira: txikiak (4-7 urte) 17:00etatik 18:00etara bilduko dira, eta gaztetxoak (8-12 urte) 18:00etatik 19:00etara. Matrikula 8 eurokoa da.Izen-emateaApirilaren 15era arte Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailean (kultura@etxarriaranatz.com edo 98 460 930).