Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Berriozarrek Nafarroako Herri Kirol Jolasen hirugarren jardunaldia hartu zuen igandean. Proba konbinatuetan, kimuen mailan, Andra Mari izan zen sei taldeen artean nagusia (6:47.67). Haur mailan, aldiz, sei talderen artean Basaburua nagusitu zen (8:18.75), Andra Mari bigarrena izan zen (8:19.32), Putterri laugarrena (9:01.84), Iñigo Aritza bosgarrena (9:22.03) eta Beriain seigarrena (9:44.92). Eta kadeteen mailan aritu ziren lau taldeen artean Berriozar nagusitu zen (8:58.89). Andra Mari ikastolakoak hirugarrenak sailkatu ziren (10:02.86). Sokatirari dagokionez, haur mailan (480 kilo) bi multzotan aritu ziren lehian. A multzoan Berriozar nagusitu zen (3 puntu), Andra Marik 2 puntu bildu zituen eta Beriainek puntu bat. Eta B multzoan, Basaburua eta Putterrik berdindu zuten (2,5 puntu) eta Iñigo Aritzakoak ez ziren aritu. Bukatzeko, kadeteen mailan (540 kilo) Berriozar nagusitu zen (4 puntu) eta Andra Mari hirugarrena izan zen (2 puntu). Laugarren jardunaldia eta azkenaurrekoa igandean jokatuko da, apirilaren 10ean, Etxarri Aranatzen, 11:00etatik aurrera.