Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Karrikestu elkarteak Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketaren bigarren edizioa antolatu du. BAT udazkenetik udaberrira pasa da. Maiatzaren 6an, ostiralean, 21:30ean jarri dute hitzordua. Iaz bezala, txapelketan Iparraldeko, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Sakanako bertsolari bana lehiatuko dira. Aurtengo lehiakideak ondokoak izanen dira: Eneritz Zabaleta (Iparralde), Beñat Gaztelumendi (Gipuzkoa), Jone Uria (Bizkaia), Ander Sorozabal (Araba), Aimar Karrika (Nafarroa) eta Oier Lakuntza (Sakana).Txartelak salgai daude 18 eurotan Etxarri Aranazko Leku Ona eta Xapatero tabernetan. Maiatzaren 3an amaitzen da epea.