Garaipenari esker azken postua atzean utzi du Etxarrik

Guaixe 2011ko apirilaren 18a

Preferente mailan azken postuan dauden bi taldeek, Infanzones eta Etxarrik, San Donato futbol zelaian jokatu zuten. Bi taldeak pareko hasi ziren, akaso Infanzones taldea gehiago dominatzen. Baina Etxarriko Urkiak markagailua mustu zuen eta horrek animu handia eman zion taldeari, eta Etxarrik gora egin zuen, partida dominatuz. Horrela, atsedenaldira 2-0arekin joan ziren Xabaten golari esker. Bigarren zatian Infanzones partidari buelta ematera atera zen, gola sartuz. Etxarriko Aiesak penaltyz gola sartu zuen, eta nahiz eta Infanzones 3-2 gerturatu, azkenean, eta aspaldiko partez, hiru puntuak Etxarrin gelditu ziren. Burlades da preferente mailako liderra, 61 punturekin. Etxarri 15. Postura igo da, 22 punturekin, eta Infanzones da azkena, 21 punturekin. Aste Santuan atsedena hartu eta gero, maiatzaren 1ean jokatuko da preferente mailako azken jardunaldia. Leitzan ariko da Etxarri, 14. postuan, jaitsiera postuan dagoen Aurrera taldearen kontra. Etxarri jaitsiko dela gauza jakina da, baina Aurrerak irabaziz gero ez jaisteko aukerak ditu. Hortaz, lehia ikusgarria izango da.