Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako selekzioak seigarren urtez jarraian irabazi du afizionatuen GRAVN-El Corte Ingles txapelketa famatuko trinketeko txapelketa. Asteburuan Mendillorrin eta Oberenan jokatutako trinketeko 17 finaletako 12etan aritu ziren Nafarroa selekzioko ordezkariak, eta horietatik 8 finaletan izan zen garaile Nafarroa. Tartean zegoen Urko Mundiñano pilotari etxarriarra. GRAVN txapelketako trinketeko modalitatean 61 puntu eskuratu ditu Nafarroak, Gipuzkoa eta Bizkaiaren aurretik, biak 53 punturekin. Arabak 40 puntu eskuratu zituen eta Errioxak 16. Asteburu honetan GRAVNeko ezker paretako frontoiko finalak jokatuko dira eta Nafarroak iazko txapeldun titulua berritu nahiko du.