Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan despeditu da preferente mailako liga, 30. jardunaldia jokatuta. Leitzako Aurrera taldeak 6-1 irabazi zion Etxarri Aranatz taldeari. Burlades izan da liderra eta hirugarren mailara igoko dena, 64 punturekin. Etxarri Aranatz azkena izan da, 16.a, 22 punturekin, eta, ondorioz, mailaz jaitsi eta hurrengo denboraldian erregional mailan ariko da.Erregional maila. Nafarroako erregional mailako kopa. Joaneko jardunaldia: Altsasu 0 - Corellano 2Erregional mailako liga bukatuta, Nafarroako erregional mailako kopari ekin diote taldeek. Joaneko jardunaldian, Corellanok 0-2 irabazi zion Altsasuri. Partida zaila izan zen. Bigarren zatiko hasieran, eta Altsasuko defentsaren jokaldi tonto baten ondorioz, Corella 0-1 aurreratu zen. Partida bukatzear zegoela arbitroak zurtoina jo ondoren baloia atean sartu zela ondorioztatu eta 0-2koa ezarri zuen. Altsasu egoerari buelta ematen saiatu zen, baina erasoan ez zuen zorterik izan.Asteburuan itzulerako partida jokatuko dute Corellan. Egoera aldapa gora du Altsasuk, baina nork daki zer gerta daitekeen.