2. EHBAT Gaztelumendirendako

Guaixe 2011ko maiatzaren 9a

Ostiralean 2. EHBAT jokatu zen Etxarri Aranazko Karrikestu elkartean. Sei bertsolari lehiatu ziren Iparraldeko Eneritz Zabaleta, Beñat Gaztelumendi gipuzkoarra, Jone Uria bizkaitarra, Ander Solozabal arabarra, Aimar Karrika nafarra eta Oier Lakuntza sakandarra. 2011ko txapela Gipuzkoara joan zen: Beñat Gaztelumendi añorgarra nagusitu zen bertso lehian, buruz burukoan iazko txapeldun Jone Uriari irabazi ostean. Ohiko ariketez gain (zortziko handian ofizioka, zortziko txikian ofizioka, hitza gaitzat hartuta bertso bana...) bertsolariak koplaka aritu behar izan ziren. Bertso saioa bizia eta ona izan zen. Bertsolariek maila ederra erakutsi zuten, bereziki, buruz burukoan aritu ziren biek. Gaztelumendik jaso zuen txapela, baina denendako oroigarriak izan ziren.Etxarriko elkartean bildu ziren 65 bat bertsozaleek ederki bete zuten sabela eta bertso betekada paregabea izan zuten. Sei bertsolariek oroigarria jaso zuten.Txapelketa ostean, giroa herriko tabernetara zabaldu zen.Sailkapena:1.    Beñat Gaztelumendi 2.    Jone Uria3.    Aimar Karrika4.    Ander Solozabal5.    Eneritz Zabaleta6.    Oier Lakuntza