Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tren azpiegituren mantenuez arduratzen den Adif enpresak aginduta ari dira lanean Uharte Arakil eta Etxarri Aranazko tren geltokietan.Apirila akaberan hasi ziren lanean Etxarri Aranatzen eta beranduxeago Uharte Arakilen. Lan horiekin bi tren geltokietako "erosotasuna handitu eta erabateko irisgarritasuna" lortu nahi dute.Adif-etik jakinarazi dutenez, anden nagusien altuera 68 cm jasoko dituzte, trenetarako sarbidea errazteko. Irisgarritasuna ziurtatzeko arlanpak eginen dira bi geltokien inguru guztian.Horrekin batera, tren geltokietako eta bidaiariendako aterpeko fatxada txukundu eta margotuko da. Etxarri Aranatzen, gainera, bigarren andenean markesina berria eraikiko da.Argiteria berritzearekin batera, tren geltokietako aparkalekua txukundu eta harriz osatutako bi lorategi bizigabe eginen dituzte.Uharte Arakilgo tren geltokiak urtean 3.349 bidaiari hartzen dituela jakinarazi du Adifek. Hura egokitzeko lanen aurrekontua 218.596 eurokoa da. Bestalde, Etxarri Aranazko tren geltokiko lanak Tragsa enpresa ari da egiten. Lanek 171.033 euroko aurrekontua dute.