Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean Etxarri Aranazko Karrikestu kalea plato handi bat bihurtu zen. Han 3 minutu irauten duen toma bakarreko bideoklipa grabatu zuten: Gora herri askeak.Lipdub-a grabatzeko ideia duela hilabete bururatu zitzaion etxarriar talde bati, egoera politiko berriari ekarpen irudimentsua egin nahi baitzioten.ProzesuaHerriko musikari talde batek Kataluniako Titot eta Dabid Rosellen En un poble oprimit kantua moldatu eta euskaratu zuen. Etxarriko bertsioa Mikel Mundiñano, Maider Ansa, Fran Urias, Lur Larraza eta Poxek grabatu zuten.Letra idazteko garaian Euskal Herri osoa izan zuten kontuan, hori bai, Etxarri Aranaztik bertatik abiatuta.Ideiaren sustatzaileak herriko makina bat eragilerekin jarri ziren harremanetan eta larunbatean 200 pertsona inguru bildu ziren Karrikestun. Haien artean zen Titot Rosell ere kantu originalaren sortzailea.Lipdub-aHutsik dagoen Karrikestura sartzen den zanpantzarrak kolorez eta doinuz betetzen du kalea. Horrela abiatzen da bideoa eta irauten dituen ia 3 minututan kirolariak, herri mugimenduetako kideak, tabernariak, gizarte eragileak, saltzaileak, aldarrikapenak etorkinak, dantzariak, herri bazkariak, elkarteak eta beste agertzen dira. Antolatzaileek diote Euskal Herriko edozein herrietako bizia islatu nahi izan dutela. Kantuak Kataluniari ere egiten dio keinua.Ideiaren sortzaileak hura gauzatuta ikusi ondoren esan digute halako ekimenek "ilusioa pizten" dutela, parte-hartzea bultzatzen dela, herriari hitza ematen zaiola.