Musika zikloa Etxarriko plazan

Guaixe 2011ko maiatzaren 20a

Etxarriarrek igandean emanen diote hasiera Musika plazan zikloari. Ekainaren 12ra arte, musikaren alaitasunarekin agurtuko dute astea. Denetariko musika entzuteko aukera izanen da: trikitixa, banda, musika zelta eta jazza. Donostia aldeko Trikizikloa taldeak irekiko du musika zikloa. Igandean, 19:00etatik aurrera, trikitixa, panderoa, albokariak herriko karriketan barna abiatuko dira. Batetik bestera oinez ibili beharrean, kalejirarako bizikleta berezia prestatu dute. "Geldirik dagoenean, zortzi eserleku dituen bizikleta handi bat besterik ez da; martxan dagoenean, berriz, agertoki ibiltari bat da, musikariek jo eta pedalei eragiten baitiete" azaltzen dute taldekideek. Zortzi lagunendako bizikleta berezian kalejira eginen dute. Herritarrei datozen lau asteetan egin beharreko bidea erakutsiko diete. Izan ere, San Kiriko bezpera arte, giro ederra izanen da Etxarriko plazan.Musika plazan zikloa:Maiatzak 22. TrikizikloaMaiatza 29. Arrasate musikaleko bandaEkainak 5. Keltiar taldeaEkainak 12. Cherokee big band-jazz orkestra