Arrasateko banda Etxarriko plazara

Guaixe 2011ko maiatzaren 26a

Igandean eman zioten hasiera Etxarri Aranazko Musika Plazan zikloari. Aste honetan, Arrasateko bandak hartuko du txanda. Arrasate Musikal bandak 1994an eman zituen lehen urratsak Jose Ramon Vitoriaren zuzendaritzapean. Haize instrumentuen banda Arrasate Musikal eskolaren babespean sortu zen. Bertako irakasle eta ikasleen lanari esker, gaur egun 60 kideko musika talde osasuntsua da. Gaur egun Mikel Markiegik zuzentzen du banda.Arrasateko taldeak obra ezagunak eskainiko ditu Etxarriko plazan. Besteak beste, Texidor, Malando eta Rossiniren pieza ezagunak eta Bernstein, Schwarz eta Meijen soinu bandak entzuteko aukera izanen da.