Omenaldia Zubietari

Guaixe 2011ko maiatzaren 26a

Aitor Zubieta pilotariari omenaldi goxoa egin zion apirilaren 30ean Etxarri Aranazko Gure Etxea elkarteak. Bazkari ederrean bildu ziren guztiak, eta oparia egin zioten Aitor Zubietari. Pilotariak, bere aldetik, sinatutako kamiseta oparitu zion elkarteari.Jakina denez, eskuin belauneko lotailuko ebakuntza egin diote atzelari etxarriarrari, eta uste baino azkarrago ari da osatzen. Badirudi ekainean kantxetara itzultzeko moduan egonen dela. Bitartean, buruz-burukoan Xalaren botillero lanetan ikusi dugu etxarriarra.