Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ekainaren 3an, ostiralean, 22:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean. Sarrera: 6 euroSorkunek kontzertu akustikoa eskainiko du gaur iluntzean Etxarri Aranatzen. Emanaldia Topagunea Euskara elkarteen Federazioak antolatu du Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin, BatBiraLau Euskal Kulturaren Zirkuituaren barruan. Sorkun intimoena ezagutzeko aukera ederra da.SorkunSorkun kantariaren musika ibilbidea luzea, oparoa eta zabala da. Kashbad taldean eta Fermin Muguruza Kontrabandan egin zen ezagun. Ondoren, egitasmo propioetan murgildu zen, Sorkun eta Sorkun & Vicepresidentes taldean. Sei disko grabatu ditu, hainbatetan lagundu du eta ehunka kontzertu eskaini ditu batean eta bestean. Azken boladan bide berriari ekin dio: bere ibilbidean ezagun egindako abestiak era akustikoan abesten ditu eta errepertorio abesti berriarekin aberastu du. Skip James, J.B. Lenoir, Howling Wolf bezalako jatorri zaharreko blues doinuak edo Shemekia Copland, Madelein Peroux kantarien abestien bertsioak egiten ditu. Sorkunen ahotsa gero eta biluziago ageri da; abestietan ahotsa da protagonista nagusia. Gaur, iluntzean Sorkun intimoena ezagutzeko aukera izanen dugu. Bere ondoan izanen ditu Gorka Sesma gitarran, Tanausu Santana baxuan eta Juanma Urriza baterian.BatBiraLauEmanaldia Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatutako BatBiraLau, euskal kulturaren Nafarroako zirkuituaren barruan dago. Topagunearen eta kide diren euskara elkarteen (tartean, Bierrik, Irurtzungo Aizpea eta Altsasuko Kima) helburu nagusia euskararen erabilera sustatzea da. Horretarako, besteak beste, kulturgintza lantzen dute. BatBiraLau kultur zirkuituak kalitate eta formatu handiko euskarazko lau ikuskizun eskainiko ditu Nafarroako beste horrenbeste herritan. Laugarren edizioak arrastoa utziko du Leitzan, Etxarri Aranatzen, Beran eta Agoitzen. Goi mailako kontzertuak eta antzerkiak ikusteko aukera bikaina da.