Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko ostiralean, bigarren urtez, Bureina parkeko festa ospatu zen. Bureina eta Opolin kaleen artean dagoen parkean makina bat familia biltzen dira, batez ere, eguraldi onarekin. Udaberriarekin batera, parke garaia zabaltzeko, festa egitea erabaki zuten iaz eta aurten berriro errepikatu da ospakizuna. Ostiralean, umeendako jolasak, merienda izan ziren. Hotzari aurre egiteko, barbakoa eta sokatira parekorik ez dagoela argi gelditu zitzaien bildutakoei. Gau partean, gainera, dantzaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bildutako guztiak.