Aitor Zubieta kontentu itzuleragatik

Guaixe 2011ko ekainaren 6a

Eskuin belauneko lesio gogorra gainditu eta gero, atzo kantxetara itzuli zen Aitor Zubieta etxarriarra. Yves Salaberri "Xala" lagun urkoa izan zuen bikote, Retegi Bi eta Pascualen kontra egiteko. 20-22 gailendu ziren Retegi Bi eta Pascual. Hala ere, kontentu zeuden Xala eta Zubieta. Xalak ekainaren 19ko buruz-buruko finala prestatzeko lan ona egin zuelako, eta Aitor Zubieta kantxan gustura ibili zelako. "Bukaeran hasieran baino erosoago sentitu nahiz. Berriro jokatzeko gogoak ditut" zihoen etxarriarrak partida bukaeran. Zubieta zalantzekin hasi zen, baina gero eta erosoago ikusi zitzaion kantxan. Etxarriarrak ez du kolpea galdu, baina kantxan mugitzea tokatu zitzaionean kosta egin zitzaion ematea. Hain zuzen ere, bere akats gehienak - partidan akats gehien egin zituen pilotaria izan zen - testuinguru horretan eman ziren. Dena den, etxarriarra izan zen partidan gogo gehiagorekin aritu zena, eta, inportanteena, belaunak ongi erantzun zion. Asteburuan Logroñon ariko da. Ezkurdia aurrera ETB Kantxa TorneoanElgetak ETB Kantxa Torneoko final zortzirenak hartu zituen. 23 urtez azpikoan, Ezkurdia arbizuarrak 22-9 hartu zuen menpean Juanenea.