Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean zabaldu zituen ateak Etxarri Aranazko igerilekuak. Danbolintxulon dauden igerilekuak erabili nahi dutenek Etxarriko kanpineko harreratik pasa beharko dute txartela egiteko. Han bertan ordaindu daiteke, bestela kutxen bidez. Jubilatuek txartela dohainik izanen dute, baina horretarako nortasun agiria aurkeztu beharko dute kanpineko harreran. Urtero moduan, igeriketa ikastaroak ere izanen dira. Garilaren 4an hasiko dira. Izen ematerakoan ordaindu beharko da ikastaroa. Azkenik, Etxarri Aranazko Udalak gogorarazi du igerilekuan sartzeko ezinbestekoa dela txanoa janztea. Udalak ere jakinarazi du, bihar, igerilekua 14:00etaraino egonen dela soilik zabalik.