Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udalak festetako kartel lehiaketa deitu du. Bi kategoria bereiztu ditu: 15 urtetik beherakoena eta 16 urtetik gorakoena. Lehenengoek 100 euroko txartela dute jokoan eta helduek 300 euroko saria. Lanak aurkezteko epea ekainaren 27an, astelehenean amaitzen da.BaldintzakNahi adina kartel aurkeztu daitezke lehiaketara, beti ere orijinalak badira. Kartela egiteko teknika librea da. Lanak A 3 neurrikoak izanen dira eta ondoko testua izanen dute: "Etxarri Aranatz Festak 2011". Lanak ez dira sinatu behar. Kartelaren atzeko aldean lanaren izenburua idatzi behar da eta egilearen datuak (izen-abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data eta NAN zenbakia) gutun azal txiki batean sartuko dira. Lana eta gutunazal txikia gutun azal handi bakar batean sartuta aurkeztu behar dira, Etxarri Aranazko Udaleko erregistroan. Epaimahaia Etxarri Aranazko Kultura Sailak izendatuko du eta haren erabakia apelaezina izanen da. Udala lan sarituen jabe izanen da.