Plaza, eskolako tailerra

Guaixe 2011ko ekainaren 9a

Itxura hori hartu zuen larunbat goizean Etxarri Aranazko plazak. San Donato eskola publikoko Lehen Hezkuntzako haurrek eta haien gurasoek izan ziren plastika, mahai jolas eta mugimendu tailerrekin plaza bete zutenak. Ikasturtean, ostiral arratsaldero 3 eta 5 urte arteko haurrek parte hartu dute tailer horietan . Egindakoa erakusketa batean bildu beharrean  kalera atera eta erakusteko asmoz antolatu zuten larunbateko jardunaldia. Helburua, beti ere, gurasoen eta haurren arteko harremana estutzea eta lantzea da, baita helduen inplikazioa lortzea ere. Goizetik plazan egon ondoren, frontoian bazkaltzera bildu ziren, 50 bat heldu eta 56 bat haur.