Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak, Etxarri Aranazko futbol taldearen eta Nafarroako Kirol Institutuaren laguntzarekin, urtero moduan udarako futbol campusa antolatu du. Azken urteetan Lakuntzan burutu da, baina aurten Etxarri Aranazko belarrezko futbol zelaiak hartuko du futbol campusa.Adinaren araberako bi txandaGarilaren 4tik 16ra gauzatuko da futbol campusa, bi txandatan banatuta. Garilaren 4tik 9ra 1999, 2000 eta 2001 urteetan jaiotakoen txanda izango da, eta garilaren 11tik 16ra 1998, 1997 eta 1996 urteetan jaiotakoena. 1995 eta 1994 urteetan jaiotakoak zerrenda berezi batean geldituko dira, toki librerik gelditzekotan deitzeko. Txanda bakoitzean 30 parte-hartzaileendako tokia dago.Futbol campusaren egitarauari dagokionez, izena ematen duten gaztetxoak goizeko 10:00etatik 13:00etara ariko dira futbolean murgiltzen. Xabier Lopez altsasuarra izanen da monitorea. Teoria eta praktika uztartuko dituzte, kategoria bakoitzean dagozkien gaiak aztertuz. Landuko den metodologia, batez ere, jolasen bidezkoa izanen da.Izena ematea garagarrilaren 27ra arteUdako futbol campusean izena ematea zabalik dago, garagarrilaren 27ra arte. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo behar da (948 464 866 telefonoa, kirolak@sakana-mank.com posta elektronikoa edo www.sakana-mank.com web orria). Prezioa 26 eurokoa da, partaide bakoitzeko. Jokalari bakoitza bere kabuz joan beharko da futbol campusera, Etxarri Aranatzera. Bestalde, aipatzekoa da debekatuta daudela aluminiozko botak.