Etxarrik San Kiriko Saria hartuko du bihar

Guaixe 2011ko ekainaren 10a

Aralar Txirrindularitza Taldeak antolatuta, bihar, ekainaren 11n, larunbatarekin, haurren mailako San Kiriko Saria jokatuko da Etxarri Aranatzen. Eskola mailako proba izango da, 17:00etan abiatuko dena. Ginkana probak lasterketari eginen dio tokia.Bestalde, masterrek Oliten dute lasterketa, larunbatean, 16:00etan (110 km). Eta afizionatuek bi proba inportante dituzte jokoan. Larunbatean LXI. Loinaz Proba dago jokoan Beasainen, 23 urtez azpikoendako, 10:00etan (96 km). Igandean Ataunek XLVII. San Martin proba hartuko du 9:30ean (130,4 km).