Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udarekin batera, atzera ere, Mugaipe aisialdi taldeak haurrei zuzendutako eskaintza egin du, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzaz. Taldeko kide Aintzane Gartziandiak Beleixe Irratian (FM 107,3) esan duenez, "Udan Mugaipe programak haurrendako jarduera ezberdinak eskaintzen ditu. Haurrek ikasi eta baloreak jorratuko dituzte, baina ongi pasatuz. Ez baitugu nahi ikastetxearen segida izatea".Udan Mugaipe programaren eskaintza 3 eta 10 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Adinaren arabera bi talde egiten dituzte, 3-5 urte bitarteko haurrak alde batetik eta 6-10 urte arteko haurrak bestetik, beti ere, haurraren izaeraren arabera. Guztiak ere plazan biltzen dira, baina programako jarduerak herrian barna egiten dituzte. Haurrak kirol jarduerekin, tailerrekin eta irteerekin gozatzea da helburua. Aurtengo berritasuna haiei propio zuzendutako yoga saioak izanen dira.EskaintzaMugaipe aisialdi taldeak hiru txandatan eskainiko du bere zerbitzua. Lehena, garagarrilaren 22tik garilaren 8ra. Bigarrena garilaren 11tik garilaren 29ra eta, azkena, agorrilaren 8tik 26ra. Saioak astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara izanen dira. Izena emateko epea hilaren 20an despedituko da. Interesatuek 669 475 853 telefonora edo www.mugaipe.com atarira jo dezakete.