Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena alkate

Guaixe 2011ko ekainaren 15a

Larunbat eguerdian osatu zen Etxarri Aranazko udal berria. Bilkuran NaBai 2011ko Miguel Angel Goñi Ixurko eta PPko Ugaitz Crespo Gutierrez ez ziren izan. Adin mahai Jose Ignacio Bakaikoak eta Edurne Igoak osatu zuten. Gainontzekoek zinegotzi kargua legeak hala aginduta formula erabiliz hitzeman zuten. Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena, Bilduren aldeko zazpi botoekin izendatu zuten. NaBaiko bi zinegotziek txuri bozkatu zuten. Jende gutxi bildu zen bilkura gelan. Udalaren osaeraBilduJose Ignacio Bakaikoa AristorenaEneka Maiz UlayarAitor Karasatorre MuguruzaEdurne Igoa LizarragaIñigo Lazkoz LekuonaAraceli Erdozia AnsoFrancisco Manuel Campos ArañaNaBai 2011Maider Goñi ErrazkinMaria Arantzazu Artieda IgoaMiguel Angel Goñi IxurkoPPUgaitz Crespo Gutierrez