Omenaldia eta musika urteurrenerako

Guaixe 2011ko ekainaren 13a

Larunbatean ospatu zuen Etxarrri Aranazko Gazte Asanbladak gaztetxearen 4. urteurrena. Eguerdian Andra Mari ermitako berdegunean egin zen omenaldiarekin hasi zen dena. Josu Anduaga, Dux,  omentzeko haren familiari aurreskua dantzatu zioten gazteek. Haiekin batera, gogoan izan zituzten Adur Mariñelarena eta Luis Lizarraga, Putar, zirenak. Omenaldiaren ondoren, gaztetxeak bazkaria, bideo emanaldia eta kontzertuak hartu zituen, ospakizuna ordu txikitaraino luzatu zutenak.