Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean San Kiriko patroiaren eguna ospatu zuten etxarriarrek. Eguerdian meza izan zen, baina ospakizun nagusia arratsaldean izan zen. Andra Mari ermitaren ondoan merendatu eta gero festa herrian izan zen.Atzokoan, berriz, San Adrianen omenez, beheko basoan dagoen ermitara joan ziren etxarriarrak. Goizean gosaldu ondoren, meza izan zen. Bazkaldu ondoren, ohiko dantzakia dantzatu zen. Herrira kalejiran bueltatzekoak ziren.