Guridiren Eusko irudiak sakaneraz

Guaixe 2011ko ekainaren 17a

Haize Berriak Bandak eta Etxarri Aranazko abesbatzak interpretatuko duteHaize Berriak bandak eta Etxarri Aranazko abesbatzak ongi ezagutzen dute elkar. Behin baino gehiagotan gurutzatu dira haien bideak. Oraingoan, Jesus Guridi gasteiztarraren Eusko irudiak obra ezaguna jotzeko helburuarekin elkartu dira. Maiatzaren amaieran mustu zuten emanaldia Altsasun. Igandean Etxarri Aranatzen joko dute. Obra sinfoniko-koral bikainaEgitarau zabala prestatu dute Sakanako bi musika taldeek, baina protagonista argia izanen da: Jesus Guridiren Eusko Irudiak. Adituen hitzetan, Euskal Herrian inoiz egin den obra sinfoniko-koral onena da. Guridik musikara eraman zituen euskal kostako arrantzaleen eguneroko bizitzako hiru momentu. Musikak itsasoaren aurkako borroka, herritarren harrera eta festa giroa islatzen du. Zenbait melodia ezagun ageri dira, besteak beste, Boga-boga, Hator-hator eta ezpata-dantza alaia.Guridiren obrarekin batera, Sakanako bi taldeek elkarrekin joko dute Queen rock banda handiaren Bohemian Rhapsody ezagunaren bertsioa. Freddie Mercuryren abestiak rapsodia klasiko baten egitura du, ohiko rock abestietatik urruti. Abestiak arrakasta itzela lortu zuen. MustutzeaKontzertuaren lehen zatian musika taldeak nor bere aldetik aterako dira. Aipagarria da Etxarriko abesbatzak herriko seme Adur Goikoetxearen obra mustuko duela. Etxarriarrak, Jon Goenagaren laguntzarekin, Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak  ezaguna abesbatzarako moldatu du.Bestelako obrak ere izanen dira. Besteak beste, Lauridsen eta Bielb konpositore garaikideen obra sakroak eta Glenn Miller eta Flying Pickets ezagunen obrak bertsionatuko dituzte. Imanol Urzelaik Etxarrin zuzenduko duen lehen kontzertua izanen da. Sakanako Haize Berriak bandak William-en English Folk Song Suite joko du, Luis Orduñaren zuzendaritzapean.