Etxarriko abesbatza eta Sakanako banda elkarlaneko azken kontzertuan

Guaixe 2011ko ekainaren 20a

Etxarri Aranazko abesbatzak eta Sakanako Haize Berriak bandak bigarrenez Jesus Guridiren Eusko Irudiak obra sinfoniko-koral ederra interpretatu zuten. Maiatzean mustu zuten kontzertua Altsasun. Atzo, Etxarrik hartu zuen txanda, eta herriko eliza ederki bete zen. Sakanako bandak eta Etxarriko abesbatzak gogotsu eskaini zituzte Guridiren Eusko irudiak eta Queen taldearen Bohemian Raphsody obraren bertsioa. Bi musika taldeen bolumenak eta indarrak ikusleen txaloak piztu zituen. Hirugarren protagonista izan zuen kontzertuak: Adur Goikoetxeak eta Jon Goenagak moldatutako Mikel Laboaren Martxa baten lehen notak abestia. Etxarri Aranazko abesbatzak, gitarrak eta zeharkako txirula lagun zituela, melodia ezaguna abestu zuen. Etxarriarrek txaloekin hartu zuten herriko semeen moldaketa ederra. Abesbatzak esker hitzak izan zituen bi musikagileendako. Bi musika taldeek elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu zuten.