Zubietak Titin biko Sanferminetako Binakakoan

Guaixe 2011ko ekainaren 29a

Alzuzako Jorge Oteizaren museoan aurkeztu dute Sanferminetako Pilota Feria. Tartean, Binakako Torneo prestigiotsua jokatuko da. 6 biko ariko dira, bi multzotan banatuta, eta sakandar bakarra izango dugu ordezkari: izandako lesio gogorretik bikain osatu den Aitor Zubieta etxarriarrak. Atzelariak Titinen laguntza izango du aurreko koadroetan. A multzoan Bersaluze VIII-Begino eta Martinez de Irujo-Merino II izanen dituzte aurkari. B multzoan Olaizola II-Albisu, Bengoetxea VI-Beroiz, eta Xala-Pascual ariko dira. Titin-Zubieta San Fermin egunean, garilaren 7an, sartuko dira lehian, 22:15etik aurrera hasiko den jaialdian, eta Berasaluze-Begino izango dituzte aurkari.Bukatzeko, Ardoaren Desafioko 1.200 botilak irabazteko, enpresa bakoitzak hiru partidatik bi irabazi beharko ditu.Bestalde, aipatzekoa da Sanferminetan antolatutako jaialdiak zabaltzeko edo ixteko partidetan Jose Javier Zabaleta etxarrendarra eta Alberto Ongay satrustegiarra ariko direla.