Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko Udala festak prestatzen hasi da. Aurten ospakizunak hilaren 30ean hasiko dira. Egun horretatik agorrilaren 4ra bitartean, gauero zezensuzkoa aterako da plazara. Hura eraman nahi duena kontratatuko nahi du udalak. Interesatuek hilaren 18ra arte dute izena emateko epea. Bestalde, urtero moduan festetan aittun-amiñen eguna ospatuko da. Egun horretan bazkaria izanen da eta hara bazkaltzera joan nahi dutenak hilaren 26ra arte dute izena emateko epea. 948 460 004 telefonora deituz eman daiteke izena.