Nafarroako Binakako Aizkora Txapelketa1.Floren Nazabal-Jon Rekondo: 22:302.Juanjo Lopez-Antonio Senosiain: 22:413.Donato Larretxea-Oihan Larretxea: 23:15Sanferminetako herri kirol egitarauaren barruan, Iruñeko Foru Plazak Nafarroako Binakako Aizkora Txapelketa hartu zuen igandean. Ikusle ugari bildu ziren plazan, hiru bikok jokoan zuten txapela nork jantziko zuen ikustera. Floren Nazabalek Jon Rekondorekin osatu zuen bikoa, Juanjo Lopez Azpilikuetak Antonio Senosiainekin eta Donato Larretxeak bere seme Oihan Larretxearekin. Biko bakoitzak 12 enbor erdibitu behar izan zituen, 6 kanerdiko eta 6 60 ontzako. Finala ikusgarria izan zen, oso polita, azken unera arte oso lehiatua izan zelako. Larretxeatarrak izan ziren aurreratu zirenak, abantaila atereaz, baina Floren Nazabalek eta Jon Rekondok euren indarrak hobeto neurritu zituzten eta lan erdietan denbora onena egin zuten. Hortik aurrera larretxeatarrek behera egin zuten eta Lopez eta Senosiainekin oso berdinduta egon arren, azkenean beratarrak hirugarrenak izan ziren. Hiru bikoen aldean ez zen alde handirik izan. Nazabalek eta Rekondok 11 segundoko aldea atera zioten Lopez eta Senosiaini, eta 45 segundoko aldea larretxeatarrei. Oiarbideren erakustaldiaJaialdi berberean 18 urteko Aitor Oiarbide harri jasotzaile etxarriarrak erakustaldia egin zuen. 100 kiloko eta 140 kiloko harriekin aritu zen etxarriarra. 100 kiloko harriarekin arituz guztira 1100 kilo jaso zituen minutu batean, 11 altxaldi eginez. 140 kilokoarekin, aldiz, 560 kilo jaso zituen bi minututan.