Gustuko musikariak imitatzeko ordua

Guaixe 2011ko uztailaren 13a

Etxarri Aranazko festetan jarduera mitiko bat baldin badago, play back txapelketa da. Aurten 20. edizioa dago jokoan. Agorrilaren 2an, asteartean, 19:30etik aurrera erabakiko da, herriko plazan. Etxarri Aranazko Udalak sari erakargarriak iragarri ditu: 100 euro lehenengoarendako, 70 euro bigarrenarendako eta 40 euro hirugarrenarendako. Parte hartze hutsak ere saria izanen du: talde edo bakarlari bakoitzak 20 euro jasoko ditu.Izen-emateaAldez aurretik Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailean edo egunean bertan. Parte hartzaile bakoitzak musika CDa eraman beharko du.