Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Festak asteko bi aste falta diren honetan, Etxarri Aranatzek badu haiek iragarriko dituen kartela. Eusebio Mediña Ureña nagusitu da lehiaketan. Berriozartarrak Etxarriko armarriko lehoiekin, aritzen hostoekin eta ispilu efektuekin jolas egin du. 300 euroko saria irabazi du. Bestalde, 16 urtetik beherakoen kategorian Andrea Ansotegi Yeregi eta Ariane Atxa Ganboa nabarmendu dira. Denak festetan izendatu duten kartelean dantzan dagoen trikitilari bikotea irudikatu dute. Bi etxarriarrek 100 euroko saria irabazi dute. Helduen kategorian bost lan aurkeztu dira eta 16 urtetik beherakoen mailan bi lan. Epaimahaia Iñigo Lazkoz kultura zinegotziak eta Sagri Mauleon eta Ana Senar etxarriarrek osatu dute.