Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gozamenez kanpainaren barruan, ur festa goxoa antolatu da Danbolintxuloko igerilekuan. Gazteek lagunekin batera gozatzeko aukera izanen dute 21:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da. Igerilekura hurbiltzen direnak sorpresaren batekin opatuko direla aipatu du antolakuntzak. Gainera, ogitartekoa afaldu eta edabe magikoa edateko aukera izanen dute. Kasu horretan, hori bai, hiru euro ordaindu beharko dituzte. Ur festa goxoa Etxarri Aranatz aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Drogamenpekotasunen Prebentzio Programak antolatu du, Gozamenez programaren baitan. Programa horren bidez hainbat eragilek urteak daramate gazteen artean sexualitatearen ikuspegi positiboa, errespetuzkoa, plurala eta aberasgarria zabaltzen.