Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Badirudi Pirinioei gustua hartu dietela Etxarri Aranazko Larrañeta mendi taldekoek, epe laburrean bigarren ibilbidea antolatu baitute bertan. Garileko lehendabiziko asteburuan 56 pertsona animatu ziren Lescunen hasita Asemberko orratzen azpitik pasa eta Ansoko Linza aterperaino heltzera (1.340 m). Bertan lo egin eta gero, hurrengo egunean Echoko bailarako Ozako oihanean despeditzen zen irteera egin zuten.Asteburu honetarako, Pirinioetarako bigarren irteera antolatu dute, ostiraletik igandera bitartean. Huescan barna ariko dira, Ordesa eta Monte Perdido parke nazionalean. Urbezetik aterata eta Añisclo bailara izango dute helmuga larunbatean, besteak beste Añisclo arroila ezagutuz. Atseden hartu eta gero, igandean Pineta bailaraino jotzeko.