Etxarriko abesbatza San Migelen

Guaixe 2011ko uztailaren 22a

Etxarri Aranazko abesbatzak Aralarko bidea hartuko du asteburuan. Igandean, 12:30ean, San Migel santutegiko meza nagusian abestuko du. Ondoren, kontzertua eskainiko du. Kontzertua Zamartze monasterioko indusketa lanen amaiera ospatzeko antolatu da. Zazpi herrialdetako 15 arkeologok parte hartu dute indusketan. Hilabeteko lanaren ondoren, datorren astean despedituko dituzte indusketak. San Migelgo Kofradiak Saltus Vasconum eta Oxfordeko Unibertsitatearen lana eskertu nahi du. Helburu horrekin antolatu du kontzertua. Emanaldia Zamartzeko monasterioarekin lotura estua izan duen Aralarko San Migelgo baselizan izanen da. Sakandarrak ospakizunean parte hartzera gonbidatu dituzte.Arakilgo korua ItxasperrinBestalde, astelehenean, Santiago egunean, Arakilgo Eguna ospatuko dute. Eguerdiko 12:00etako meza dute Itxasperrin, bailarako abesbatzak lagundurik. Jai egun luzearen hasiera izanen da.