Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostiraletik Tartalok eta Marik ongietorria ematen dio Etxarri Aranatzen sartzen den orori. Etxarri Aranazko Udaleko Kultura Sailak graffiti tailerra antolatu du. Bederatzi lagunek erantzun diote deiari, etxarriarrak gehienak, baina baita lakuntzar eta uhartear bana ere. Iker Uribeetxebarria lakuntzarrak gidatuta, mural ederra egin dute herriko sarrerako errotondatik gertu. Adin eta ezaugarri ezberdineko herritarrak bildu dira tailerrean. Gaztetxo batzuek aurretik ere graffiti tailerrak eginak zituzten. Beste batzuek, berriz, lehen aldiz hartu dute espraia, baina pinturan jantziak zeuden. Hiru egunetako tailerrean horma irudia erabat amaitzeko betarik izan ez badute ere, graffitigintzara hurbiltzeko aukera izan dute. Egindako lanarekin pozik geratu dira. Graffitian Tartalo, Mari ageri dira eta guztiz amaitu gabe dagoen haur baten aurpegia. Hiru pertsonaien eta Beriain mendiaren artean Joseba Sarrionaindiaren esaldi ezaguna irakurri daiteke: "Euskara da nire territorio libre bakarra".