Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Etxarri Aranazko festetan tradizioa denez, aurten ere kadeteen mailako txirrindularitza lasterketa antolatu du Aralar Txirrindulari Taldeak. Proba abuztuaren 4an izango da, ostegunean, 17:00etatik aurrera. 59 km-ko proba da, eta besteak beste Lizarragabengoatik, Arbizutik, Lakuntzatik eta beste pasatuko da proba, Lizarragako katea behin igoz. Afizionatuak LakuntzanLakuntzako festen barruan, eta hemen ere ohikoa denez, afizionatuen mailako proba jokatuko da, Euskaldun Torneorako baliagarria. Lasterketa abuztuaren 31n izanen da, asteazkenarekin, 16:30ean hasita. 23 urtez azpikoak eta elite mailakoak arituko dira, tartean Rural Kutxa talde sakandarra eta beste afizionatuen taldeetan ari diren txirrindulari sakandarrak. Bestalde, Altsasuko festek ere Euskaldun Torneorako baliagarria den afizionatuen mailako lasterketa hartuko dute irailaren 15ean, ostegunarekin, goizez.