Zubietak Titin bikote Gasteizko Andra Mari Zuriko pilota ferian

Guaixe 2011ko uztailaren 28a

Atzo Andra Mari Zuriko pilota feria aurkeztu zuten, abuztuaren 5etik 9ra Gasteizen jokatuko dena, Ogetan. Binakako Torneoa-X. Ogeta Memoriala da feriako bizkarrezur nagusia. Aitor Zubieta etxarriarrak Titinekin osatuko du bikoa. Abuztuaren 5ean sartuko dira lehian, hurrengo ostiralean, Bengoetxea VI.a eta Beginoren kontra. Gainontzeko bikoteak Olaizola II.a Beroiz, Martinez de Irujo-Merino II.a eta Xala-Albisu izanen dira. Gasteizkoaren aurretik, Azpeitiko feria txikia jokatuko da, bi jaialdikoa. Uztailaren 31n, igandean, Titinek eta Zubietak Irujo eta Laskurain izanen dizute aurkari, eta abuztuaren 1ean, astelehenarekin, Olaizola II.ak eta Albisuk Bengoetxea VI.aren eta Beroizen kontra ariko dira. Irabazleek finala jokatuko dute.