Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bihar hasiko dira Etxarriko festak, eta ospakizunean euskal musikak presentzia handiagoa izateko bultzatuz kanpaina martxan jarri dute Karrikestu elkarteak eta Euskal Herrian Euskaraz-ek. Bi eragileen iritziz, festetan eremu guztietan nagusi beharko luke euskal musikak. Euskal Herrian egindako musikaren ezagutza handitu beharraz, kontzientzia hartu beharraz sentsibilizatu nahi dute bi erakundeek. Horregatik, Nik maite dut euskal musika; festetan de ein ziaun euskal musikan alde leloa duten pegatinak, esku orriak eta kartelak zabaldu dituzte Etxarrin.