Nazabal jaun eta jabe

Guaixe 2011ko irailaren 1a

Etxarriko aizkolaria Urrezko Kopako errege berria da, bere seigarren titulua lortu eta eguneko gizonik txalotuena izan ondoren. Proba, agorrilaren 14an jokatu zen, Donostian. Etxarriarra oso erraz gailendu zen,14 kana-erdiko mozteko 30:51-ko denbora behar izan zuen, eta 2 minututik gorako aldea kendu zion bigarren sailkatu zen Iñaki Azurmendiri eta 3tik gora pasa den urtean irabazle izan zen Juanjo Lopezi.Norgehiagokak ez zuen izan emozio handiegirik, berehala joan baitziren postuak finkatzen, eta azkarregi erabaki zen aurtengo irabazlea. Nazabal erraz aritu zen. Pasa den urte hau ez da erraza izan etxarriarrarendako, eta badirudi denboraldi honi bukaera ona eman nahi izan diola. Behin Urrezko Kopa lortuta, bihar arratsaldeko 16:00tan Legution jokatuko den Zazpi herrialdeen arteko txapelketa du buruan.Bigarren postuan Azurmendi sailkatu zen (33:07). Arriarangoak, hasieran adarrekin arazo batzuk izan zituen, baina gero lan ona egin eta bigarren postua eskuratu zuen.Lopezengan itxaropen gehiago zeuden jarrita. Azkenaldian lan oso onak egin ditu, baina ez zuen bere egunik onena izan, eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuen (34:23).